Jakinagatik

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z 0-9

Letra de Jakinagatik

Ze Esatek!

Zorrotzak denboraren ziztadak
Zorrotzak bere eraginak.
Iraganaren ordainetan dugu oraina
egindakoa soberan isladatzen da bertan,
isladatzen da bertan.

Egia estalia dago gerizpe urdin batez,
eroso sentituaz abaro horretan.
Aterako da indarrez, eta argi,
denboran esango duzu denboraz sentitu
duzuna.

Sentimenen beldurrez
egiaren ikara dantzan.
Indarrez kanporatuaz,
bizitzako egi zoro goxoenak.

Paranoiak irtenbidea aurkitu du
askatu da bere kateetatik.
Desagertu egin dira beldurrak eta mamuak
bidea zabaltzen ari den unean,
zabaltzen ari den unean.

Argiek non nahi distiratzen dute
musikaren ukitu leunarekin.
Utzi etorkizunari hegan egiten
loturarik gabe, beldurrik gabe.

Sentimenen beldurrez
egiaren ikara dantzan.
Indarrez kanporatuaz,
bizitzako egi zoro goxoenak

Letra de Jakinagatik de Ze Esatek!

Todas las letras de canciones de Ze Esatek!. Letra de Jakinagatik de Ze Esatek! y muchas más en SigueLaLetra
Podrás consultar todas las letras que quieras, añadirlas a tus letras favoritas y compartirlas con tus amigos.

Usamos cookies propias y de terceros. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies.

Aceptar Más información